Bat bestearen ostean antolatuten dabiz erakosketak Orozkoko Museoan. Lehengo astean baten barri emon gendun eta 8tik 18ra bitartean dagoena dakargu orain.
Ikasturtean zehar pintura klasean egineko beharrak dagoz ekosgai museoan. Edade guztietako hamar ikasle egon dira bertan Gurene Grande maistragaz teknikak eta material diferenteak erabilten ikasten; esate baterako, akrilikoa ehunaren ganean, akuarelea, ikatza eta pastel-pinturea.
Maistrak berak esan dauskunez, “erakosketa honetan dagozan beharrak ez dira libreak, ez danak behintzat”. Berak aginduriko ariketak dira eta baten bat librea da, baina “gehien bat ikasturtean eginiko ariketak dira”.
Datorren urteari begira, barriro kurtsoa antolatuteko adia dagoala esan dausku Gurenek “beti bere gitxieneko jente kopurua lortuten bada”.