Bizikleta eguna antolatu da gaur hirugarrenez.
Zubiaur plazatik -udaletxeko arkupetatik- Ibarraraino joan dira adin guztietako herritarrak lagun artean.
Goxeko 11:30etan urten daurie eta bueltea egin orduko prest euki daurie barrua betetako edabea zein jana antolatzaileak eroanda.
Udaletxeko autoa aurrean eta ostean eroan daurie seguru joateko eta trafikoa kontroletako. Ganera, anbulantzia-autoa bere eurekaz joan da zein istripuren bat egon.
Urte guztietan legez, aurten bere herritar askok hartu dau parte bizikletearen erabileraren aldeko egunean, eta holan, gazteak zein adinekoak kontzientzietan dira horixe dala bidea ingurugiro garbiagoa lortuteko. Horixe da helburuetako bat, azken baten. Beste helburu bat da gaztetxuenak kaminoan ibilten eta trafiko seinaleak eta bide-arauak errespetan ikastea, este baterako, kaskoa derrigor-derrigorra dala biziketan edonora urtetako eta beti eskoitik ibili behar dala.