Itxinako azken artzaina . Egiazko bizitzan datzan nobela liburua aurkeztu zan lehengo barikuan udaletxean. Jose Mari Olabarria Iturbe, “El rubio”ren bizimodua kontetan da honetan liburuonetan: zelan bizi izan dan bere ogibidetik, zeintzuk izan direzan bere ardurak eta berak bizitzea zelan ekosten dauen.
Liburuaren hasikeran bere gazte denporako kontuak kontetan dira; noz eta non jaio zan, bere gurasoen bizmodua, bere eskola sasoia, ezkondu eta geroko bizimodua…
Gero Itxinako artzain bizimoduaren ganekoak kontetan dira: ordutegiak, eginbeharrak, ohiturak…
Liburua Arrain Editorialak publikatu auen 2009ko abenduan eta egilea Fernando Pedro Perez izan da. Erretratuak Iñaki Garcia Uribek egin ditu.
Besteak beste, Orozkoko prentsa dendetan dago salgai liburua 16 euroan.