Atzo goxean egin zan udal etxebizitzen zozketea herriko udaletxean, jendaurrean eta notario baten aurrean. Guztira, 25 orozkoarrek hartu aurien parte honetan zozketaonetan. 16 lagun egon zirean 100 m karratu baino gehiagoko eta 3 gelako pisua hartuteko zerrendan, 2k 100 m karratu baino gitxiagokoa eta 3 gelakoa aukeratu aurien, 3 herritar gela bikorako zerrendan egon ziren eta 4k gela bakarreko apartamentua aukeratu aurien.
Zozketan egoan herritar bakotxari numero bat emon jakon eta horren arabera aukeratu ahal izango dau pisua. Datorren astean planoak emongo dautsiez aste batez ekosi dagiezan eta hurrungo astean, zerrendaren ordenan, aukeratuko daurie euren etxebizitzea.
Hainbat kontzentrazino egin arren, herritarrak ez daurie lortu prezioak bajatutea, halandaze, hasikera baten esan zan legez, handienak 199.250 € (BEZ aparte)balio dau, bigarren handienak 186.250 €(BEZ aparte) , habitazino bikoak 154.250 €(BEZ aparte) eta gela bateko apartamentuak 148.250 €(BEZ aparte).
Zubiaur Eraikuntzak enpresako ardunak esan aurienez, gehienez 30 hilabete barru entregauko dauriez etxebizitzok.