Hamabigarren urtez zabalik dago herriko jaiak iragarteko kartel lehiaketea. Jaiok irailaren 1etik 5era bitartean izango dira eta lehengo urtean legez, kategoria bi eukiko ditu honek lehiaketaonek: nagusien atala, 15 urtetik gorakoentzako eta gaztetxuena, 6 eta 14 urte bitartekoentzakoa.
Beharrak aurkeztuteko epea 18an akabauko da egordiko 13:00etan.
Lehiaketearen arauen arabera, kartelak 50 x 70 zentimetrokoa izan behar dau eta OROZKOKO JAIAK; SAN ANTOLIN 2010. Irailaren 1etik 5era testuak derrigor agertuko beharko dau bertan. Orain arte legez, aurten bere inon eta inoz aurkeztu bako kartelak bakarrik aurkeztu ahal izango dira.
Beharrak Orozkoko Udaletxean (Zubiaur plaza, 3 48410) aurkeztu behar dira edo bertara bildu.
Lehiaketa honetan 2009ko maietzaren 2an udalerrian erroldaturik egozan guztiak parte hartu ahal izango daurie.
Beharrak edozein bitarteko teknikotan aurkeztu lei (marrazkia, pintura, argazkia, collage, eta abar.) eta artista bakoitzak gura beste behar aurkeztu leikez lehiaketara, baina, hori bai, ezizen ezbardinak erabilita.
Honeek izango dira sariak:
- Gaztetxuen taldea:
1. saria: 100 €
2. saria: 50 €
-Helduen taldea:
1. saria: 300 €
2. saria: 180 €
Ganera, 180 €ko sari berezia emongo jako zezen-kartel onenari.
Orozkoko Udalak eskubidea eukiko dau aurkezten direzan beharrakaz erakosketa publikoa antolatuteko.