Gaur arratsaldeko 19:30etan hasiko da Begibistan 2010 laburmetraia jaialdia antzokian. Horretarako, soinu banden kontzertua eskainiko du musika eskolak.
Aurten 36 laburmetraia eskainiko dira Euskal Zinemaren IV. astean gaur hasita datorren larunbatera arte. Egia esan, hasiera batean 91 laburmetraia zeuden eta horietatik 36 aukeratu dira. Ofibista deritzon atalean 14 lan aurkeztuko dira; Gipuzkoako 11, Bizkaiko bi eta Nafarroako bakarra. Horietatik 4 euskaraz eginda daude.
Ofibistan sartu ez diren lanek beste aukera bat izango dute. Izan ere, antolatzaileen ustez, badute izan sariketan parte hartzeko beste kategoria. Atal honi Infobistan izena jarri zaio eta, bertan, aipatzekoak dira, besteak beste, Aiaraldeko lan bi: "El secretista" Luis Vil-ena eta "Uno que toque" José Miguel Llanorena. Atal honetako 10 lan Bizkaian eginikoak dira, 8 Gipuzkoan, 3 Araban eta bakarra Nafarroan.
Hauxe izango da lau egun hauetarako prestatu den egitaraua:
26an, esan bezela, irekiera ekitaldia egingo da musika eskolaren ekitaldiarekin.
Ostegunean, hilak 27, goizean ikasleentzako emanaldiak egongo dira. Arratsaldeko 20:00etan Ofibistan I: sariketarako laburmetraia ekitaldi ofiziala eskainiko da eta gaueko 22:00etan Infobistan I: sariketarako informazio ekitaldia. Ekitaldi honetan ikusleek sariak emango dituzte.
Ostiralean, bezperan bezala, goizean ikasleentzako emanaldiak egongo dira. Arratsaldeko lehenengo saioan Ofibistan II: lehiaketarako laburmetraia atal ofiziala eta 22:00etako saioan Infobistan II: sariketarako laburmetraia ekitaldi ofiziala. Emanaldi honetan ikusleak sariak banatzeaz arduratuko dira.
Amaitzeko, larunbatean, hilak 29, itxiera ekitaldia izango da iluntzeko 20:00etan. Gorka Aginagaldek eta Gurutze Beitiak aurkeztuko dute ekitaldi hau eta bertan banatuko dira sariak eta Superbistan.