Dantzari Txiki Eguna egin da gaur Orozkon asteari akaberea emoiteko. Lau taldek hartu daurie parte; Sodupeko dantza taldeak, Laudiokoak, Etxaurren Ikastolakoak eta bertakoak, Ubixeta dantza taldea. Eguna hasteko, kalejirea egin daurie herrian zehar eta pasau direzan auzoetan dantza egin daurie; Andra Mari auzoan, esate baterako, eta bertan dagoan Zahar Etxean bere bai.
Gero, egordi aldera, herriko plazan dantza bana egin daurie. Hasikeran bina egitea eukien pentsauta, baina beroa dala eta, bana egitea ebatzi daurie.
Horren ostean, herriko eskolako jantokian bazkaria egin daurie, 200 lagun alkartu dira gitxi gorabehera, eta indarrak ondo errekuperau eta gero, ordu beteko dantza saioa egin daurie herriko plazan.
Eguna akabetako, erromeria egin da herriko frontoian.