Museoan lehengo maietzaren 13tik 30era bitartean "Mongol Rally" erretratu erakosketea egongo da museoan. Erretratuak Urduñako Oiartzabal anajeak "15.000 km solidarioak" uzeneko ibiladian eginekoak dira, Urduñati Mongoliarakoan.
Erakosketea ekosgai egongo da eguenetan, barikuetan eta domeketan goxeko 10etarik ordu bietara.Zapatuetan barrez, goxeko 10etarik ordu bietara ezeze, arresteiko 17:00etarik 19:00etara bere zabalik egongo da museoa.
Horrez ganera, Oiartzabaldarren berbaldia egongo da maietzaren 21ean arresteiko 19:00etan. Bertan bijaren eta erretratuen ganeko informazino zabala azalduko daurie.
Hemetik aurrera museoko ordutegia luzatu egingo da eta irailaren erdialdera arte, eguenetan, orain legez, goxez egongo da zabalik, baina barikuetan, zapatuetan eta domeketan goxez eta arresteiz zabalduko dauriez ateak jenteak bisitatu dagien.
Jenteak goza dagian, esan daigun maietzaren 25era arte Isabel Fargues katalanarraren oleo erakosketea dagoala, "Bihotz-Bihotzetik pertsonala" uzenekoa eta ekainerako beste oleo erakosketa bat dagoala pentsatuta.
Amaituteko, ekainaren 19ko asterako, Txakolin Eguna izango dala aprobetxatuta, txakolin eta gaztai dastaketea egongo da eta txakolindegi batera bisita bere bai.