Etxebizitzen gehiegizko prezioen kontrako II. kontzentrazinoa egin da gaur egordian Zubiaur plazan. Euria egin badau bere, herritar asko batu dira udaletxeko arkupetan Zubiaur Eraikuntzak enpreseak pisuen kontuan egineko gestino txarraren ondoriozko prezioakaiti protesta egiteko.
Hegoalde plataformeak geitu dau hau kontzentrazinoau eta, lehengoan legez, "Etxebizitzak orozkorako moduko prezioan" lemea erabili dau.
Lehengoaren aldean, gaurkoan ez da Udalaren aldetik ezelango informazinorik zabaldu. Gogoratu daigun, lehengoan Udaleko zinegotzi eta Zubiaur Eraikuntzak enpresako kide batzuk pisuen ganeko informazinoa zabaldu auriela herritarren kontzentrazinoari aurre egiteko.
Plataformako kide batzuk esan dauskuenez, bihar eukiko daurie Udalagaz hurrungo batzarra.