Gipuzkoako Batzar Nagusiek 838 milioiko aurrekontua onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2016ko abe. 24a, 00:00

EAJk eta PSEk 2017ko aurrekontuak onartu dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Datorren urtean, diputazioak 838 milioi euro izango ditu gastu eta inbertsio publikorako, aurtengo aurrekontuetan baino 25,6 milioi euro gehiago (%3). Markel Olano diputatu nagusiak nabarmendu zuen aurrekontuok inoizko «sozialenak» direla. 838 milioi eurotik 364 milioi euro gizarte gasturako izango dira, aurten baino 19 milioi euro gehiago. Sustapen ekonomikoari begira, berriz, aurten bezala, 50 milioi euro inbertituko ditu aldundiak, «lurraldeko enpresa sarea sendotzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko». Olanok esan zuen azken hilabetean legealdiko azpiegitura nagusiak esleitu direla: adibide gisa jarri zituen Zubietako erraustegia, Deskarga autobidea eta N-1eko kamioientzako errepide saria.

EH Bilduk eta Ahal Dugu-k aurka bozkatu zuten, eta PP abstenitu egin zen. EH Bilduko Xabier Olanoren arabera, EAJk eta PSE-EEk nahiago izan dute PPrekin negoziatu, eta «baztertu egin dituzte Gipuzkoako biztanleriaren erdia ordezkatzen duten alderdi politikoen ekarpenak». Haren esanetan, koalizio abertzalea behin eta berriz ahalegindu da diputazioak aurkeztutako aurrekontuetan azaldutako zuloak estaltzen, «baina ezinezkoa izan da». Haren irudiko, enpresa txiki eta ertainen zailtasunak ez dituzte aintzat hartzen aurrekontuek, eta horiek sortzen dute enplegua.

EAJ eta PSEren erantzuna

Markel Olanok, berriz, salatu zuen EH Bilduk eta Ahal Dugu-k azaldutako jarrerak zaildu egin duela akordioa lortzea. «Argi utzi digute ez dutela borondaterik, eta haiek ere aitortu dute ez zutela argazkietan agertu nahi», gaineratu zuen. Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko eledunaren arabera, aurrekontuak gipuzkoarren beharrei erantzuten die. Arrizabalagak argudiatu zuenez, Ahal Dugu-k eta EH Bilduk aurkeztutako proposamenek ez diote mesederik egiten Gipuzkoako gizarteari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide