EPPK-ko zuzendaritzak uste du «hausnarketak egiteko» eta euskal presoen afera konponbidean jartzeko «ondoriorik» izan dutela Espainiako eta Frantziako estatuen «errepresioak eta jazarpenak», «eragile desberdinek» kolektiboarekiko «beharrezko harremana» eduki ez izanak, Eusko Jaurlaritzak EPPKren antolaketa ez «errespetatzeak» edota «ezker abertzalearen ildoari eraso» egiteko kolektiboa utzi dutenen jarrerak -siglarik aipatu gabe, AEMri-eta pare bat pasarte eskaini dizkie eztabaidarako txostenak-. Baina, horretaz guztiaz gain, «urteotan izandako jarrerari eta dinamikari buruzko hausnarketa autokritikoa» ere egin du. Esaterako, EPPK-ko zuzendaritzaren arabera, batetik, «zikloaren aldaketa ulertu eta barneratzeko zailtasun eta ezintasunak» izan zituzten, eta, bestetik, ezker abertzaleak, eta horren baitan presoen taldeak, «ez dute jakin izan estatuaren estrategia gainditzen saiatzeko ekimena egituratzen». Presoen eskubideen defentsan «arazoak eta ezintasunak» egon direla dio.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.