'Irekialdia' egingo dute Iruñeko eliza batean, bihar arte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2016ko abe. 28a, 00:00

Euskal preso ohiek hasitako Kalera Kalera dinamikak antolatuta, itxialdia hasi zuten atzo Iruñeko San Lorenzo elizan. Itxi ez: ireki egin nahi dute, ordea; eta Irekialdia izena eman diote ekintzari: «Irekitzea da planteatzen duguna. Iruñeko kaleetan egongo gara, euskal presoak askatzearen aldeko mezua hedatzeko», azaldu zuten Alberto Matxainek eta Garazi Autorrek.

Atzo hasi zuten Irekialdia, eta bihar arte arituko dira horretan. Bihar iluntzean, manifestazioa egingo dute, 19:00etan, Errekoleten plazatik hasita. Modu horretan, «babes osoa» adierazi nahi diote EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboari: «Zuekin gaude. Elkarrekin egingo dugu amnistiaren bidea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide