Barkos: «2017ko gakoa izango da autogobernua»

IRUÑEA. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak adierazi du heldu den urtean «gako» izango direla autogobernuarekin loturiko gaiak. Era berean, esan du bakearen eta bizikidetzaren alde hartutako konpromisoak berrestea espero duela. «Aniztasuna da gure indargune nagusia», esan du bere gobernuari buruz. Azpimarratu du orain arte emandako pausoek etorkizunari konfiantzaz begiratzea ahalbidetzen dutela. Urte amaierako mezuan esan ditu hitzok, bideo batean.

Krisi ekonomikoaren ondorioak gehien pairatu dituztenak izan ditu gogoan. «Pertsonak gure jardueraren ardatz nagusia izango dira aurrerantzean ere». Barkosen esanetan, hezkuntza, osasuna eta gizarte alorretan egindako inbertsioak dira «azpiegiturarik» onenak, «gizarte kohesionatuago eta aberatsago bat eraikitzeko».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide