Euskal presoak etxeratzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urt. 7a, 00:00

Jendetza batek euskal presoak etxeratzearen aldeko aldarrikapena egin du Donostian, Kontxako badian. Alderdi Ederretik eta Haizearen Orrazitik giza kate bana atera da arratsaldean, eta Kontxako erlojuen parean elkartu dira. Han, Kalera Kalera dinamikaren mezua zabaldu dute Juan Mari Olanok eta Oihana Garmendiak. Joan den abenduaren 10ean zabaldu zuten, Usurbilen (Gipuzkoa), Kaleragunea, eta bihar itxiko dute, euskal preso eta iheslari ohien agerraldi masibo batekin (11:30). Gaur, berriz, gaueko bederatzietatik aurrera kontzertu «erraldoi bat» izango da han. Antolatzaileen arabera, azkeneko hilabete honetan 500 preso ohi baino gehiago azaldu dira Kaleragunera, eta mila herritar eta eragile inguru ere bai «babesa» ematera. Udalerrietako ekinbideetan, 40.000 lagun pasak parte hartu dute, Kalera Kalera-koek esan dutenez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide