Egibar: «Agortuta dago Madrilekiko harreman eredua»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urt. 8a, 00:00

BILBO. EAJk eta PPk azken lau urteotan izan dituzten harreman hotzek bere horretan jarraitzen dute, Joseba Egibar EAJren GBBko presidente eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Radio Euskadin adierazi duenez. Espainiako aurrekontuak negoziatzen ari dira Madrilen, eta Egibarrek uste du PPren lehentasunezko bazkidea ez dela EAJ, PSOE baizik. «Gu ondoren goazela esaten digute». Jarrera horrek, haren esanetan, «oso zail» egiten du EAJk aurrekontuei babesa ematea. Gainera, Madril eta EAEren arteko harreman eredua bera «agortuta» dagoela nabarmendu du. Hori horrela, PPri ohartarazi dio EAJrekin aurrekontuak adostu nahi baditu ezinbestean negoziatu beharko dituela euskal agendako gaiak, baina baita kupoa eta bakea eta bizikidetzarekin lotutakoak ere.

Borja Senper Gipuzkoako PPko presidentearen iritziz, ordea, Madrilen hitz egiten ari dira PP eta EAJ: «Espainiako Gobernua eta EAJ aurrekontuak negoziatzen ari dira, eta bien arteko harremana normala da».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide