Eragile ugari ari dira babesa ematen Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean larunbaterako Sarek antolatutako mobilizazioari. Atzo, esaterako, Bake Bideak, EH Bilduk, LABek eta Sakanako (Nafarroa) udalek egin zuten bat Bilboko manifestazioarekin. EH Bilduko parlamentari Maddalen Iriartek eta Bakartxo Ruizek, esaterako, salatu zuten «bahitu politiko» gisa dituztela euskal presoak, eta «salbuespenezkoa eta krudela» dela espetxe politika. Iriarte: «Immobilismoa gainditzeko palankak aktibatu behar dira arlo politikoan, instituzioetan eta kalean».
«Jendarte zibilaren mobilizazio azkar baten» beharra nabarmendu du Bake Bideak ere, «presoen eskubideen errespetua, eta harago, beren askatzea, euskal gatazka armatuaren konponbidearen gakoetarik bat delako». Giza eskubideen ikuspegitik ere «konpondu beharreko kontua» da euskal presoena, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaideren hitzetan; batez ere, gaixorik dauden presoen egoera izan du gogoan. Bilborako deia egiteaz gain, ostiralerako giza kate bat ere antolatu du sindikatuak, Iruñean. Sarasate pasealekuan izango da, 11:00etan, Euskal presoak kalera ekarri behar ditugu lelopean.
Ezker Anitzak eta Equok, aldiz, jakinarazi dute ez direla larunbateko manifestazioan izango. «Martxa hau Sorturen urteroko agendaren barruan dago», adierazi zuen Ezker Anitzako koordinatzaile Isabel Saludek, Langraiz bidea eredu jarrita. Bide hori defendatu zuen Equok ere, eta EPPKri leporatu zion «eragindako mina» aitortu nahi ez izatea.
Podemoseko diputatuek, berriz, espetxe eskumena EAEra aldatzeko eskatu zuten atzo Espainiako Kongresuan, legez besteko proposamen batekin.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide