Bilbon egingo du Sortuk kongresua, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urt. 17a, 00:00

BILBO. Datorren larunbatean amaituko du Sortuk «birfundaziorako» prozesua, Bilbon kongresua eginda. Euskalduna jauregian izango da (10:30-13:30). Zohardia txostena eta Kontseilu Nazionala osatuko dituzte.

Zohardia-k %91ko babesa jaso zuen, eta harrezkero 919 zuzenketa partzial aurkeztu dizkiote kongresurako izena emandakoek. Biltzarraren lantaldeak hamalau zuzenketa pasatu ditu bozketara. Ostiraleko gauerdira arte bozkatu ahal izango dira. «Euskal jendarteari Sorturen konpromisoa eta hurrengo urteetarako zehaztutako erronka politikoa» jakinaraztea izango da larunbateko egiteko bat, alderdiak ohar baten bidez esan duenez.

Alderdiaren Kontseilu Nazionala osatzeko bozkatzen ere ari dira. 29 lagun egongo dira zuzendaritza nagusian, eta duela bi hilabetetik hamalau hautatuak dituzte. 37 hautagai daude beste hamabost lekuetarako.

Bilboko kongresuan nazioarteko 40 alderdi baino gehiagotako kideak egongo dira.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide