Desobedientzia leporatuta, hiru urteko eskaera

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urt. 18a, 00:00

AZPEITIA. 2014an Loiolan (Azpeitia, Gipuzkoa) eginiko herri harresian atxilotutako Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek epaituko dituzte hilaren 26an, Donostiako Lurralde Auzitegian. Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak hiruna urteko espetxe zigorra eskatu du haien aurka, «desobedientzia eta agintearen aurkako atentatua» egotzita, eta fiskaltzak zortzina hilabetekoa, «desobedientzia eta erresistentziagatik». Gazteek jakinarazi dutenez, 21.300 euro ordaindu dituzte jada berme gisa.

2014ko irailean, 28 gazte independentista epaitu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta bostek erabaki zuten ez joatea. Haiek babesteko, herri harresi bat egin zuten Loiolako basilikaren eskaileretan. Ertzaintzak bost auzipetuak eta beste bi gazte atxilotu zituen.

Gazteei babesa emateko, atzoko agerraldian izan zen Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Azaldu du ertzainek identifikatu egin zutela eta prentsaurrekoarengatik diligentziak irekiko dituztela esan ziotela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide