Hiru dira EAEko fiskal nagusi izateko hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urt. 21a, 00:00

GASTEIZ. EAEko fiskal nagusi izateko beste bi hautagai lehiatuko dira Juan Kalparsororekin batera: Josu Izagirre Arabako fiskalburua eta Carmen Adan Bizkaikoa. Ostegunean bukatu zen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskal nagusi izateko hautagaitzak aurkezteko epea, eta, guztira, hiru aurkeztu dira —posta bidez ere aurkez daiteke hautagaitza, baina orain arte ez du inork bide hori aukeratu—. 2010ean ere Kalparsoro, Izagirre eta Adan aurkeztu ziren fiskal nagusiaren posturako, baina azkenean Kalparsoro aukeratu zuten kargu horretarako. Fiskalburuen agintaldia bost urtez luza daiteke, baina, 2015ean Espainiako Gobernua osatu gabe zegoenez, atzeratu egin dute prozesua.

Fiskalen Kontseiluak —hamabi kidez osatuta dago— hautagaitzak aztertuko ditu orain, eta azken erabakia otsailaren erdialderako hartuko dute. Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak izango du azken hitza, hark proposatuko baitio Espainiako Gobernuari EAEko fiskal nagusiaren izendapena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide