PPko zinegotzi izandako Gregorio Ordoñezi aurten ere omenaldia egin diote Donostian, Polloeko hilerrian, ETAk hil zuenetik 22 urte bete direla eta. Gregorio Ordoñez fundazioak antolatu du ekitaldia, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko ordezkari ugari —Alfonso Alonso presidentea, esaterako—, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Javier de Andres, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Donostiako alkate Eneko Goia eta PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco egon dira, besteak beste. Ordoñezen arreba eta Covite biktimen elkarteko presidente Consuelo Ordoñezek aukera baliatu du kritikak egiteko euskal alderdiei —EAJri, batik bat— eta instituzioei. EAJz esan du «terrorismoari zilegitasuna kentzeko lanean oztoporik nagusietako bat» dela, «instituzioek sinesgarritasuna» ematen diotelakoan. «Gure anaiak ez zukeen zalantza izpirik izango terroristen atxiloketak kritikatzen dituen gobernu baten jarduera gaitzesteko».
Aurtengo Gernika saria Rodrigo Londoño Timochenko Kolonbiako FARCeko buruzagiari emateko erabakia ere txarretsi du Ordoñezek —Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosekin batera jasoko du saria; apirilean izango da ekitaldia—. Timochenko «narkoterrorista eta genozida» gisa definitu du, eta erantsi du hura saritzeko hautuaren aurrean bere anaia ez zatekeela isilik geratuko.
«Duintasunik eza»
Coviteko presidentearen arabera, Euskal Herrian badago «terroristekiko enpatia», eta, horren ondorioz, «duintasunik ezaren Europako hiriburu» da. «Terrorismo delituengatik zigortutakoek ez lukete instituzio publikorik usaindu ere egin beharko. Egun ez dago horrelakoak argi eta ozen esango dituenik», erantsi du.
1995eko urtarrilaren 23an tiroz hil zuten Gregorio Ordoñez Donostiako PPko hautetsia, hiriburuko jatetxe batean. ETAk hartu zuen hilketa bere gain. Haren alargun Ana Iribar ere Polloeko ekitaldian izan da.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide