Epaitegietatik Zapateroren gobernura

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 3a, 00:00

Ospe handiko legelaria izan zen Jose Antonio Alonso (Leon, Espainia, 1960; Madril, 2017); Espainiako epailerik gazteenetako bat —28 urterekin magistratu izendatu zuten—, Demokraziarako Epaileak elkarteko bozeramaile eta Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide izan zen, baina, batez ere, epaitegiak utzi eta politikara jauzi egin zuenean bilakatu zen ezagun: Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburu zelarik, Barne ministro izan zen Alonso 2004tik 2006ra, eta, ondoren, Defentsa ministro izan zen. Atzo hil zen Madrilen, minbiziak jota, 56 urte zituela.

Zapateroren aspaldiko laguna zen, eta hark eskatuta egin zuen politikarako urratsa. Justizia ministroa izatea zen haren ametsa, baina Zapaterok beste eginkizun bat eman zion: Barne ministroa izatea, Lizarra-Garazi prozesua apurtu osteko garai latzetan. Alonso Barne ministro zelarik atxilotu zituzten Frantzian, 2004ko urrian, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre. Bi-biak ETAko zuzendaritzako kidetzat jo zituzten orduan. Beste aldetik, haren agintaldian sortu zuten Espainiako Koordinazio Antiterroristaren Zentroa, Poliziak eta Guardia Zibilak ETAren aurkako borrokan elkarlanean jardun zezaten.

2006ko apirilean, ETAk su-etena eman eta hilabetera, pisu politiko handiagoko sozialista bat jarri zuen Zapaterok Barne ministerioan egoera berria kudeatzeko —Felipe Gonzalezen garaian ministro izandako Alfredo Perez Rubalcaba—, eta Alonso Defentsa ministro izendatu zuen.

Gobernua utzi zuenean, Espainiako Kongresuko talde sozialistaren bozeramaile izan zen Alonso, nahiz eta PSOEko kide ez izan eta sozialisten zerrendetan independente gisa agertu. Ardura horretan Rubalcaba ordezkatu zuen. 2011n hasi zen osasun arazoak izaten, eta 2012an iragarri zuen politika utziko zuela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide