Laukoak eskatu du Zigor Kodea aldatzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 8a, 00:00

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak mozio bat erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bertan, «berehala» Zigor Kodeko 573. artikulua aldatzeko eskatzen zaie Espainiako Gorteei. «Nahiko deigarria da, ETAren mehatxua desagertu eta lau urtera, Espainiako Estatuak zigor arloko delitu bat aldatu nahi izatea PPren gehiengo osoa baliatuta». Mozioan adierazten denez, 2015eko legearen erreformak terrorismo kontzeptuaren mugak lausotu ditu. Altsasuko auzia gogoan, arriskua ikusten dute jarrerak kriminalizatzeko edo, erakunde aktiborik izan gabe, terrorismo delitutzat jotzeko, epailearen interpretazioaren arabera.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide