Zuluetak bakartuta jarraitzen duela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 9a, 00:00

Arantza Zulueta euskal presoaren abokatu Alfonso Zenonek salatu du presoak bakartuta jarraitzen duela, Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den astelehenean kaleratutako auto baten bidez bakartze egoera amaitzeko agindu bazuen ere. Gainera, salatu du aipatutako auto hori baliatzen ari direla Zuluetaren egoera «are gehiago okertzeko».

Zenonek azaldu du lehenengo graduan dauden bi preso eraman dituztela Alboloteko espetxetik (Espainia) Zulueta dagoen galeriara, eta bi preso horiek eta 75. artikulua ezarri dieten beste bi preso Zuluetarekin batera ateratzen dituztela patiora, horrekin Auzitegi Nazionalaren agindua betetzen delakoan. Horren ondorioa da, bakartze egoerak bere horretan jarraitzeaz gain, patioan kirola egiteko aukera murriztu diotela Zuluetari, patioa txikiegia baita bost preso batera aritzeko.

Beste aldetik, Sara Majarenas euskal presoak aukera izango du bere alabarekin egoteko, azken horrek senda-agiria jaso arte eta ospitalean dagoen bitartean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide