Hasi dira EAEko Autogobernu Batzordea osatzen

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 9a, 00:00

GASTEIZ. Jone Berriozabal, Joseba Egibar eta Iñigo Iturrate izango dira EAJren ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordean, aurreko legealdian bezala. Berriozabal izan zen batzordeko presidentea. Elkarrekin Podemosetik Lander Martinezek behintzat hartuko du parte, PSE-EEtik Idoia Mendiak eta Jose Antonio Pastorrek, eta PPtik Borja Senperrek. EH Bilduk ez du oraindik izenik jakinarazi. Talde bakoitzak hiru ordezkari izenda ditzake. Ondoren hasiko litzateke martxan batzordea. Memoria eta Bizikidetzan, berriz, Egibarrek eta Iturratek ordezkatuko dute EAJ, eta Mendiak eta Eneko Anduezak PSE-EE.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide