Laukoak Ikurren Legea kentzeko proposamena erregistratu du

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 10a, 00:00

Parlamentuan sartu da jada 2003ko Ikurren Legea bertan behera uzteko proposamena. Astelehenean hitzartu zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak egungo legea indargabetzea eta lege berria egiteko parte-hartze prozesu zabala abiatzea. Legearen testuak gaineratzen du «Ikurren Lege berria egiten ez den bitartean» Nafarroako ereserkia gorteen ereserkia izango dela. Izan ere, behin legea indargabetuta, ikurren inguruko arau bakarra Foru Hobekuntza izango da, eta hark armarriari eta Nafarroako banderari baino ez die aipamena egiten.

Lege proposamenaren edukia laburra bada ere, sarreran ikurren inguruko bilakaeraren azalpen luzea ematen da. 1982ko Foru Hobekuntzaren ondoren, 1986an ikurren lege bat onartu zuten, eta bertan lurraldeko sinbolo gisa hartzen dira bandera, armarria eta ereserkia. Haatik, hamazazpi urte geroago, 2003an egungo foru legea onartu zuten PSNk, UPNk eta CDNk.

Foru legeak administrazio eta justizia arloko neurriak hartzeko ahalmena ematen zien administrazio publikoei «sinboloen erabilera egokia bermatzeko». Horri esker, urteotan hala Nafarroako Gobernuak nola Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak salaketa ugari aurkeztu dituzte udaletan ikurrina erabiltzearen aurka.

«1981ean Nafarroako bandera eta armarria lehen aldiz arautu zenetik honako esperientziak agerian utzi du ez duela ezer konpontzen ofizialak ez diren ikurren aurkako bazterketaren eta debekuaren bideak», dio lau alderdiek aurkeztutako testuak. Agiri horren arabera, Nafarroako hainbat udalerritan gehiengoak onartutako sinboloen aurka egiteak gatazka giroa areagotu du. Horregatik, lege berria egin bitartean, egungo legea indargabetuko dute.

Ikur frankistekin, ezer gutxi

2003ko martxoaren 26an onartutako foru legeak, xedapen iragankorraren bidez, urtebeteko epea ematen zion orduko gobernuari Nafarroatik ikur frankista guztiak kentzeko. Legea eskuetan, UPNren eta CDNren koalizio gobernuak jo eta su ekin zion hainbat udaletatik ikurrina kentzeari, baina beste mandatu hori ez zuen bete. Hamahiru urte geroago, egungo gobernuak ikur frankisten inguruko errolda egin du, eta, 141 herri aztertu ostean, 224 ikur frankista daudela ondorioztatu du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide