Euskal Memoria fundazioak iazko martxoko txostenetik «egiaztatutako» beste 635 jaso ditu azkeneko azterketan —abenduaren bukaerako data du—. Haiekin, orain, 5.657 kasu dauzka bilduta. 1947ko eta 1950eko hamarkadako gertaera bakanen batzuk landuak dituen arren, txostena, batik bat, 1960tik aurrerakoa da. Hain justu, 2014ko ekainera artekoa, ordukoa baita azkeneko tortura salaketa: Tomas Madinarena. Orain arte euskal herritarren atxiloketetako 7.582 kasu aztertu ditu, eta, idatzian dioenez, %74,61etan egiaztatu ahal izan du polizia indarren torturak gertatu zirela. Lanean jarraitzen du, torturak eragiten duen «drama humanoa eta soziala behin betiko argitzeko». Euskal Herriko gatazka politikoaren kontakizuna osatu nahi du modu horretara.
Torturaren inguruan oraindik ere «isiltasuna» dagoela iritzi dio, eta, gainera, ikertzeko «zailtasun teknikoak eta epelkeria instituzionala» ere badirela. Urtarrilaren amaieran, Elgoibarren (Gipuzkoa), Duintasunaren Kolunbarioaren ekitaldian Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak frankismoaren sarraskiez hau adierazi zuen: «Amaitu da isiltasun eta iluntasun garaia»; eta Euskal Memoria bat dator horrekin, baina erantsi du torturarekin ere gertatu dena argitzea «erantzukizun kolektiboa» dela, «aitortzaren, erreparazioaren eta gehiago ez gertatzearen» xedeak lortzeko.
Datu ugari dago fundazioaren azkeneko txostenean. Egiaztatu dituen tortura kasuez gain, azpimarratu du torturatuak izan ziren herritarren %42,3 libre atera zirela atxiloalditik. Tortura kasuen %7,18 Ertzaintzak eragindakoak direla ere nabarmendu du; 407 dira horiek. Igotzen doa kopurua; izan ere, iazko martxoko txostenean 350 ziren; eta Jaurlaritzak eta EHUko Euskal Kriminologia Institutuak joan den urteko ekainean aurkeztutako txostenean Ertzaintzaren aurkako 310 salaketa jaso zituzten.
Ertzaintza Aznarren garaian
BERRIAk eskuratutako azterlanak dakarrenez, tortura kasu gehien 1981-1985 aldian gertatu ziren —%21,48—, baina Euskal Memoria fundazioak Espainiako gobernuburu Jose Maria Aznar (PP) egon zeneko aldiari (1996-2004) ere eman dio garrantzia, «Ertzaintzaren aurkako salaketen %63,39 orduan gertatu zirelako. Denera, Ertzaintzarenak 258 kasu dira Aznarren gobernuaren urte horietakoak; Guardia Zibilaren 255 kasuak gainditu zituen».
Fundazioak egunotan jarriko du txostena Interneten.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide