Tramiterako onartu dute Ikurren Legea kentzeko eskaera

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 14a, 00:00

IRUÑEA. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak joan den astean erregistratu zuten Nafarroako Parlamentuan 2003ko Ikurren Legea bertan behera uzteko proposamena, eta Parlamentuko Mahaiak adostu du irakurraldi bakarraren prozeduraren bidez onartzea. PSNk eskatuta, legebiltzarrak Nafarroako Kontseiluari eskatu dio egitasmoaren legezkotasunari buruzko txosten bat. UPN eta PPN, berriz, ez daude ados egitasmoarekin, eta Uxue Barkos lehendakariaren berehalako agerraldia galdegin dute, bere irizpideak azaltzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide