Sortu: «Torturak egon direla esatea ez da asmakeria»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 15a, 00:00

DONOSTIA. «Ertzaintzaren aurkako zigorrik ez egoteak ez du esan nahi torturarik egon ez denik», erantzun dio Sortuk Estefania Beltran de Heredia EAEko Segurtasun sailburuari. Herenegun, sailburuak adierazi zuen epaitegiek ez dutela inoiz kondenatu Ertzaintza torturengatik, eta Sortuk erantzun dio ez dela «asmakeria» bat esatea Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak torturatu egin dutela. Gainera, gogoratu dio Eusko Jaurlaritzak eskatuta Francisco Etxeberria auzi medikuak landutako txostenak dioela tortura kasu asko Ertzaintzari dagozkiola. Sortuk uste du Ertzaintza zigortu ez izanak erakusten duela torturaren praktika erakusteko «zailtasunak» daudela. Gainera, salatu du sailburuaren jarrerak «errespetu falta» erakusten duela Ertzaintzaren esku torturak pairatu dituzten 407 lagunekiko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide