Ibarretxe-Mas hitzaldia areto handira aldatu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 16a, 00:00

Hilaren 22an egingo dute hitzaldia Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidente ohiak eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Gure Esku Dago-k eta Agirre Lehendakaria Center fundazioak antolatua. Donostiako Kursaalen izango da, 19:00etan, eta Samara Velte BERRIAko kazetariak gidatuko du, Erabakitzeko eskubidea: Kataluniako prozesua izenburupean.

Gure Esku Dago-k jakinarazi duenez, hasieran hartutako 624 lagunentzako aretoa «txiki» geratu da. Aurreikuspen guztiak gaindituta, astebetean, 1.200 lagunek baino gehiagok eman dute izena. «Herritarren artean sortutako jakin-mina kontuan hartuz eta inor kanpoan geldi ez dadin», 1.806 pertsonako edukiera duen auditorioan egingo dute hitzaldia.

Ekitaldira joateko, beharrezkoa izango da izena ematea 94 601 79 86 telefonora deituz edo idatziz, openakademia@agirrecenter.eus bidez jakinaraziz edota agirrecenter.eus webgunean formularioa betez.

Hitzaldiaren hurrengo egunean, EAJren EBBko buru Andoni Ortuzar bilduko da Masekin, Sabin Etxean. EAJko eta PDCko iturriek esan dutenez, duela aste batzuk itxi zuten hitzordua, eta bi alderdien arteko «harreman onen adierazle» da bilkura.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide