Altsasuko Udalak eskatu du hiru gazteak askatzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 23a, 00:00

ALTSASU. Ehun egun beteko direlarik Altsasun (Nafarroa) hainbat gazte atxilotu zituztenetik bi guardia zibili eraso egiteaz akusatuta, mozio bat onartu zuten atzo Altsasuko Udalaren osoko bilkuran. Mozioan, oraindik espetxean dauden hiru gazteak libre uzteko eskatu du Altsasuko Udalak. Halaber, guardia zibilei eraso egiteaz akusatutakoei «terrorismo delitua» ez leporatzeko ere eskatu dute mozioan. Azkenik, hedabideei eskaera egin die Altsasuko Udalak, euren informazioetan Altsasuko herria «errespetuz» ager dezaten.

Altsasuko taberna batean herriko gazteen eta zenbait guardia zibilen artean izandako liskar baten ondorioz, joan den azaroan hainbat gazte atxilotu zituzten, eta horietatik sei espetxera sartu zituzten «terrorismo delitua» egotzita. Haietatik hiruk espetxean jarraitzen dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide