«Anbizio falta» egotzi diote Eusko Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 26a, 00:00

GASTEIZ. Ostiralean aurkeztu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak 2020ra bitarteko Eusko Jaurlaritzaren programa, baina oposizioko taldeek ez dute begi onez jaso. Joan den legealdiko politiken «jarraipena» egiten duela eta «anbizio falta» duela salatu dute EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk. EH Bilduko Iker Casanovak salatu du programa «konformista» dela, eta Jaurlaritzari aurpegiratu dio enpleguaren kalitatea hobetzeko proposamenik jaso ez izana. Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak Jaurlaritza kritikatu du ez dituelako gizarte gaiak lehenetsi eta ez duelako zerga sistemaren erreformarik jaso. PPko Borja Senperrek, bestalde, uste du EAJ-PSE koalizio akordioaren «errepikapen hutsa» dela gobernu programa, eta zehaztasun falta egotzi dio Jaurlaritzari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide