Konpromisoa bidaide

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 28a, 00:00

«Askotan izan dira mendiak gure babesleku. Oraingoan, aldiz, zoritxarra ekarri digu. Ez zaitugu ahaztuko Zinku. Irabazi arte!». Hitz horiekin agurtu zuen igandean Arnaldo Otegik, Twitterreko txio batean, Joseba Zinkunegi zendu berria, haren heriotzaren berri jakin orduko. Joseba Zinkunegi Zinku-ren heriotzak dolua eragin du ezker abertzalean eta atsekabez bete sare sozialak. Zinkunegi (Eibar, 1966) eta Iker Jausoro Murgiondo (Oñati, 1968) igande gauean zendu ziren, Valdezcarayko eski estaziotik gertu (Errioxa, Espainia), San Lorenzo menditik amilduta.

Zinkunegi kazetaria zen, eta ezker abertzaleko komunikazio arduradun izan zen urte askoan, Euskal Herriko Alderdi Komunistako (EHAK) eta Sortukoa, besteak beste. EHAK alderdiko komunikazio bulegoko kide izan zen, eta horren kontrako auzian auzipetua egon zen. Segurako polizia operazioan ere atxilotu zuten, eta bi urte eman zituen preso.

Gaztetatik herri mugimenduetan buru-belarri ibili zen: presoen aldeko kolektiboetan, A-8 dohainik plataforman, intsumisioaren aldeko taldeetan... «Pertsona alaia zen, umoretsua», diote gertukoek.

Zinkunegi eta Jausoro Elgoibarren bizi ziren, eta bertan egingo dituzte gaur haien aldeko hileta elizkizunak. Herriko plaza eta San Bartolome eliza txiki geldituko dira gaur.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide