Esparza: «Boterea hartzean, ikurrinak kenduko ditugu»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ots. 28a, 00:00

IRUÑEA. UPNko presidenteak iragarri du Nafarroako Gobernura itzultzen direnean ikurrinak kenduko dituztela. Atzo, UPNren eta PPren eskariz seigarren aldiz joan zen Uxue Barkos lehendakaria gai horri buruz hitz egitera parlamentura. Defenditu zuen 2003ko Ikurren Legea indargabetuta «berdin-berdin» errespetatu eta babestuko direla Nafarroako ikur ofizialak. Haren esanetan, 2003ko legea bai, hura baztertzailea zen: «Egungo legea jaio zen debekatu eta isunak jartzeko helburu argiarekin. Politika horien aurrean askatasunez hautatzearen aldeko politiken alde egiten dut, aniztasuna aitortuz eta sentsibilitate guztiak errespetatuz». Haren ustez, gakoa da hala nahi duten udalen eskuetan jartzea beste ikurrak jartzeko aukera: «Leitzan gehiengoak hala nahi izanez gero ikurrinaren debekua kentzearen alde eta Cortesen ikurrina inposatzearen aurka egingo dut».

Baina, Esparzaren irudiko, «anormaltasun demokratikoa» adierazten du lege proposamenak. «Ikurrinak zatitu egiten du. Ikurrina jarri ahal izateko, batzuek mehatxatu eta erail egin dute». Barkosek erantzun zion PP eta UPNren jarrerek eragiten dutela egiazki zatiketa. Haren ustez, anormaltasuna 2003ko legeak ezarri du. Ikurren erabilera politikoak «nazka» eragiten diola gaineratu zuen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide