Sarek eta EH Bilduk ere dei egin dute biharko martxara

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 1a, 00:00

Babes zabala jaso du azken asteotan Sara Majarenas euskal presoa baldintzapean aske uzteko eskaerak. PPk izan ezik, Donostiako Udaleko talde politiko guztiek babestu zuten bozeramaileen batzordean, eta norbanako eta eragile ugarik egin dute bat Izarrekin Sara Etxera plataformarekin. Atzo, EH Bilduk eta Sarek eman zioten babesa. Manifestazioa egingo dute bihar, Donostiako Bulebarretik, 19:00etan.

Sarek nabarmendu du «hamaika ahotsek» salatu dutela Majarenasen eta haren alabaren egoera, «Hamaika izan dira justizia eta gizatasun pixka bat aldarrikatu dutenak». Espainiako agintariek, ordea, entzungor egin diote eskari horri, presoen giza eskubideen aldeko sarearen arabera: «Denok batera egin behar dugu indar».

EH Bilduk gogorarazi du, gainera, zigorraren hiru laurdenak bete dituela Majarenasek, eta aske behar duela. «Estatu demokratiko batean, Majarenas eta haren alabarena bezalako kasurik ez litzateke inoiz gertatuko. Zer argudio erabil daiteke elkarrengandik banatzeko?».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide