Estrasburgok ez du onartu urruntzearen aurkako lehen eskea

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 3a, 00:00

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez ditu tramiterako onartu Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen urruntzeari buruzko lehenengo helegiteak. Frantziako Estatuaren aurka jarri zituzten, nork berea, Alex Zobaranek, Urko Labakak eta Ione Lozanok. Auzitegiak gogorarazi du Europako Giza Eskubideen Itunak ez diela presoei eskubidea ematen espetxea aukeratzeko. Azaldu du ondorio «saihetsezinak» direla familiarekiko banantzea eta urruntzea. Ukrainako preso batzuen kasuen ez bezala, hiru euskal presoenean dio ez dela frogatu gertukoek bisitan joateko «arazo gaindiezinak edo oso zailak» dituztela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide