Ustez ETArena den zulo bat aurkitu dute Irunen

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 9a, 00:00

Lehergaiak zituzten zazpi bidoi aurkitu zituen atzo arratsaldean Guardia Zibilak Irunen (Gipuzkoa), zulo batean. ETArena litzateke materiala, Espainiako Barne ministerioaren arabera. Biltegia aspalditik erabili gabekoa izango litzateke, eta Irun aldean aritutako ETAko taldeentzako egina, betiere Barne Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera.

Poliziek ingurua hesitu zuten eta artezilariak lehergaiak indargabetzeko lanean aritu ziren, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Inguruan zulo gehiago egotea ez dute baztertzen. Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak Guardia Zibila zoriondu du Twitter bidez: «Segurtasun indarrek Irunen egindako operazioa da benetako armagabetzea eta biktimekin justuena dena».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide