EITB taldeak egin ohi duen EITB-Focus ikerketa sortaren azken inkestaren arabera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balituzte, Eusko Jaurlaritza osatzen duten indarrek ?EAJk eta PSE-EEk? gehiengo osoa lortuko lukete, biek ala biek gora egingo luketelako. EAJk orain baino legebiltzarkide bat gehiago lortuko luke ?29 orotara? eta PSE-EEk, berriz, bi gehiago ?11 guztira?. EH Bilduk oraingo legebiltzarkide kopuruari eutsiko lioke, eta Elkarrekin Podemosek eta Alderdi Popularrak behera egingo lukete.
EITBk aldian-aldian egiten duen inkesta sortan seigarrena plazaratu du orain, Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritzak lehenengo ehun egunak bete dituela eta. Inkesta horren arabera, EAJk da oraindik ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan boto gehien biltzen duen alderdia, eta, gainera, nagusitasun hori indartuko luke, botoen %29,2 eskuratuta ?orain baino %0,6 gehiago?, eta legebiltzarkide bat gehiagorekin.
EH Bilduk ere eutsiko lioke bigarren postuari, eta antzeko emaitzak lortuko lituzke: hamazortzi ordezkari ?orain beste?, eta botoen %21,1 ?orain baino %0,1 gutxiago?. PSE-EE da gehien haziko litzatekeen alderdia: bi ordezkari gehiago eskuratzeaz gain, ehunekoetan ere gora egingo luke ?botoen %13,4; %1,5eko igoera?, eta, batez ere, laugarren indarra izateari utzi eta hirugarrena bihurtuko litzateke, lekua Elkarrekin Podemosi kenduta.
Elkarrekin Podemos da, hain zuzen ere, atzerakadarik nabarmenena pairatuko lukeen indarra, betiere EITBren inkestaren arabera. Bi ordezkari galduko lituzke ?11 ditu egun?, eta botoen %12,8 baino ez lituzke lortuko, %2,1 galduta. PPk, berriz, botoetan orain duen emaitzari eutsiko lioke ?%0,5 baino ez luke atzera egingo?, baina horrek ordezkari bat galtzea ekarriko lioke.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %71,3k ontzat eman dute Eusko Jaurlaritzaren jarduera lehenengo ehun egun hauetan. Herritarren %64,7k onetsi dute EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu ituna, eta %63k uste dute itunak agintaldi osoan iraungo duela.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide