Indarkeriaren biktima «guztiak» gogoan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 11a, 00:00

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren bezperan egin dute IV. Foro Soziala, eta Foro Sozial Iraunkorrak gogoan izan ditu «indarkeriaren adierazpen ezberdinek eragindako biktima guztiak». Ekitaldiaren hasieran, haien oroimenez, Aran Mugika biolinistak Pau Casalsen El cant dels ocells pieza jo du, eta Mikel Laboaren Txoria Txori-ren zati bat ere bai.

Nazario Oleaga eta Nekane Alzelaik bilgunearen izenean esan dute «elkarbizitza oinarri sendoen gainean» eraiki behar dela, eta horretarako bi ardatz daudela: «Indarkeria adierazpen ezberdinek eragindako biktima guztien onarpena, justizia eta erreparazioa; eta gatazkaren ondorioen konponbidea —ETAren armagabetzea nahiz preso eta ihesi dauden pertsonak—». Topaketa Iñaki Marko EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko dekanoak hasi du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide