Erkorekak azpimarratu du Jaurlaritzak «bere esku dagoena» egin duela Majarenas auzian.
Zer hausnarketa egiten duzu Sara Majarenasekin eta haren alabarekin gertatu denaz?
Badirudi hasierako planteamendu estuak zabaldu egin direla, eta aukera batzuk ireki direla Majarenasek berak aitorpen batzuk eta urrats batzuk egin dituelako. Horrek erakusten du legedia era askotara kudea daitekeela, modu diferentean aplika daitekeela, baina dagokion parteak ere estrategia desberdinak har ditzakeela.
Zuk esan zenuen gertaerak ez zirela hemen izan, eta, beraz, ezin zenutela esku hartu. Tokia da jarduteko irizpidea?
Ez, gertaerak izan diren tokia ez da irizpidea gobernuarentzat. Gertaeren aurrean, Jaurlaritzak esan zuen ezin zuela askorik egin orduan, aintzat hartuta gure lurraldetik kanpo gertatu zela. Horrek esan nahi du ez duela Jaurlaritzak ezer egiterik? Ez, baina ordu hartan modu hurbilean baliabideak martxan jartzeko modurik ez genuen. Kasu oso berezi baten aurrean gaude, eta gure eragin indarra mugatuagoa da. Jaurlaritzak eskura zituen gauzak egin ditu.
Juan Kruz Mendizabal abadeak egindako sexu abusuak direla eta, behar bezain irmo erantzun du Jaurlaritzak?
Lehendakariak agertutako jarrerarekin bat egiten dut. Halako egitateekiko oso kritikoak gara, eta argi dugu zero tolerantzia horren haritik tresna guztiak martxan jarri behar direla.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide