Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsi du Barne Ministerioak hartutako erabakia: ez diete kalte-ordainik emango Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren familiei —1983an GALek bahitu, torturatu eta hil zituen biak—. Zabalaren ama Felipa Artanok egindako eskaera baten harira eman du sententzia Auzitegi Konstituzionalak, El Independiente atariak zabaldu duenez. Sei epaileetatik bik boto partikularra eman dute.
Kalte-ordaina ukatzeko, epaileek argudiatu dute ETAko kidea zela Zabala, hala agertzen delako, hain zuzen, Lasa-Zabala auzian Auzitegi Nazionalak emandako zigor epaian. 2000. urtean izan zen hori: Enrique Rodriguez Galindo jenerala eta beste lau lagun zigortu zituzten, Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hiltzea egotzita. Hura ekintza «terrorista» izan zela aitortu arren, sententzia horretan Zabala etakidetzat hartzen denez, horrek «gizartearen elkartasuna» jasotzea eragozten dio familiari, epaileen esanetan.
Errugabetasun presuntzioa
Adela Asua eta Fernando Valdes epaileek eman dute boto partikularra, eta kritikatu dute Auzitegi Nazionalaren 2000. urteko sententzia «zigor epai argi» baten gisa hartu izana epaimahaiak, ezin denean hala izan. Izan ere, Zabala ez zuten inoiz epaitu etakide izateagatik. Errugabetasun presuntzioa ekarri dute gogora Asuak eta Valdesek: «Egindako delitutzat hartzen da, horri buruzko sententziarik ez dagoen arren».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide