Bi urte eta erdiko zigorra Bakioko alkate ohiari

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 21a, 00:00

Bakioko (Bizkaia) alkate ohi Txomin Renteriari (EAJ) bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote agiri publikoak faltsutzeagatik eta administrazioari iruzur egiteagatik. Epaiaren arabera, Bakion talasoterapia zentro bat eraikitzeko kontratuaren baldintzak aldatu zituen Renteriak, lanak egin behar zituen Talasoterapia Kiura enpresari mesede egitearren.

Hasierako baldintzen arabera, enpresak zerga bat ordaintzen hasi behar zuen zentroa erakitzeko eginkizuna eskuratu eta berehala, baina alkateak baldintza horiek aldatu zituen, zergaren ordainketa atzeratu eta zentroa ustiatzen hasteaz batera ordain zezan. Epaiaren kontra helegitea aurkezteko aukera dago.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide