Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du aintzat hartu AVT elkartearen eta fiskaltzaren eskaera, eta baldintzapean aske jarraituko du Arantza Zuluetak. Ez du espetxera itzuli beharko. Atzo egin zuten aldeek agerraldia epaimahaiaren aurrean, eta defentsari eman diote arrazoia 3. instrukzio auzitegiko epaileek.
AVTk eta fiskaltzak argudiatu zuten ihes egiteko arriskua duela Zuluetak, egozten dizkioten delituak «larriak» direlako, eskatzen dioten zigorrak handiak —hemeretzi urteko espetxea, besteak beste— eta abokkatuak «berriz ere legea urratzeko arriskua» dagoelako.
Horien partez, ordea, Zuluetak kalean jarrai dezan defentsak emandako argudioak hartu ditu aintzat epaimahaiak: auzipetuta daraman denbora, behin-behinean preso egindakoa, jarritako neurri eta betebeharrak «zehatz» bete izana eta familia, gizarte eta lan arloan errotuta egotea. EPPK-ko presoen abokatuen aurkako operazio batean atxilotu zuten Zulueta, 2014ko urtarrilean; hiru urtez eduki dute preso, bakartuta. Otsailaren 25ean irten zen.
Bestalde, Donostiako Udalak Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzari eskatu dio Sara Majarenas euskal presoa eta haren hiru urteko alaba Donostiara ekartzeko. PPk ez beste talde guztiek sinatu dute gutuna. Presoaren alabari labanaz eraso zion aitak, eta Madrilgo harrera etxe batean daude biak. Umearen osatze prozesurako «ingurune afektibo, natural eta familiarra oso garrantzitsua» dela argudiatu du udalak.
Sarek, bestalde, atzeratu egin du gaitz larriak dituzten presoen alde apirilaren 8rako deitutako manifestazioa. «Apirilaren 8a egun historikoa izatera deitua dago, ETAren armagabetzeko amaiera ekitaldia dela eta», azaldu dute Sareko kideek. Maiatzaren 6an izango da mobilizazioa, Gasteizen.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide