Fiskalitatean EAJ eta PSErekin ados jarri izana azpimarratu du Alderdi Popularrak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 22a, 00:00

GASTEIZ. EAEko 2017ko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzarekin eginiko akordioa babestu du EAEko PPren Zuzendaritza Batzordeak. Alfonso Alonso alderdiko presidenteak azpimarratu du zerga politika izan dela EAJ eta PSErekin ados jartzeko «gakoa». Alonsoren arabera, adostu dute, besteak beste, aztertzea fiskalitate berri bat, «hazkunde ekonomikoa eta enplegua sustatzeko, enpresen lehiakortasuna errazteko eta errenta ertain eta txikiei kalterik ez egiteko». 29 milioi euroren diru sailak hitzartu dituzte, halaber. Bihar aurkeztuko dituzte akordioaren xehetasunak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide