Martxoaren 3ko kereila artxibatu izanaren aurka helegitea jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 22a, 00:00

GASTEIZ. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako hilketak argitu eta epaitu daitezela eskatzeko aurkeztutako kereila artxibatu izanaren aurka helegitea jarriko dute Arabako Batzar Nagusiek eta Arabako Foru Aldundiak. Gasteizko Auzitegiak tramiterako onartu zituen bi erakunde horiek eta udalak jarritako kereilak, eta ikerketa abiatu zuen, baina aurtengo otsailean artxibatu egin zuen auzia, duela 41 urte izan ziren hilketa haiek preskribatuta daudelakoan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide