Eusko Jaurlaritzak ez du euskal presoen inguruko plan berririk landu. Horixe erantzun zuen atzo Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Vocento taldeko egunkariek herenegun argitaratutako informazioaz galdetuta. Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak aldiro eguneratu egiten du presoen inguruan 2014tik martxan duen plana, eta azken eguneraketa joan den urteko azaroan egin zuen, euren jaioterritik urrunduta zeuden presoen kopurua 500etik 360ra jaitsi zelako. «Ez dago datu berririk, eguneraketa bat baino ez da», argitu du Erkorekak.«Eusko Jaurlaritzak espetxe politikari buruz duen iritzia lehengo berbera da, eta ez du zerikusirik armagabetze prozesuarekin», gaineratu du.
Vocento taldeak kaleratutako informazioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak presoak gerturatzeko plan berria landu du, eta Espainiako Gobenurari helarazi dio, baina oraingoz ez du haren erantzunik eman. Komunikabide horren arabera, plan horretan Eusko Jaurlaritzak eskatzen du Espainiako kartzeletan barreiatuta dauden euskal presoak euren jaioterrira hurbiltzea ?urrutienera jota, 250 kilometrora? eta gaixotasun larriak dituzten presoentzat espetxe politika «malguagoa» ezartzea edo haiek kaleratzea.
PPk azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari presoen inguruko proposamenaren gainean. Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak uste du presoak gerturatzeko proposamena ETAren desarmatzearen trukean «Jaurlaritzak ordaindu nahi duen prezioa» dela. Plan hori atzera botatzeko eskatu dio Alonsok Urkulluri, eta ohartarazi dio PP «aurrez aurre» izango duela.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide