Etzi egingo dute aurrekontuen osoko zuzenketei buruzko eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko mar. 28a, 00:00

GASTEIZ. Etzi, martxoak 30, egingo dute Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko aurrekontuen osoko zuzenketen inguruko eztabaida. Ez da ezustekorik espero: Alderdi Popularrak Jaurlaritza sustatzen duten alderdiekin hitzarmena lortu ondoren, osoko zuzenketei babesa ez emateko konpromisoa hartu dute PPko legebiltzarkideek, eta, hortaz, zuzenketa horiek ez dute aurrera egingo.

Osoko zuzenketa bana aurkeztu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Talde bakoitzak izango du bere zuzenketa defendatzeko aukera, baina bat egingo balute ere ez dago osoko zuzenketa horiek aurrera egiteko aukerarik.

Osoko zuzenketak atzera bota ondoren, aurrekontuei aurkezturiko zuzenketa partzialak eztabaidatzeko txanda izango da. Apirilaren 3an eta 4an izango da eztabaida hori, eta apirilaren 11n, berriz, aurrekontuak onartzeko osoko bilkura egingo dute legebiltzarrean. Orduan ere, PPren abstentzioa baitezpadakoa izango da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide