Etxerat: «Giza eskubideak ezin dira sari bat izan»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 4a, 00:00

LEIOA. Etxerat-ek adierazi du presoen eskubideak errespetatzea ez dela ezeren «ordain edo sari» moduan agertu behar. «Giza eskubideak aintzat hartzea da helburua, eta giza eskubideak betetzea sari baten parean jartzea oker handia da. Onartezina da», esan du Urtzi Errazkin presoen senideen eta lagunen elkarteko bozeramaileak. Etxerat-ek bere XVI. Batzar Nazionala egin zuen herenegun, Leioan (Bizkaia). Euskal presoen sakabanaketa bertan behera utzi ahal izateko, elkarteak «akordio zabal bat» eskatu die Euskal Herriko «indar politiko, sindikal eta sozialei». «Etxeratek euskal gizartean ezarria du bere konfiantza osoa, egoera politiko berriak sortzeko eta bakerako bidea egiteko».

Horrekin batera, Etxerat-ek jakinarazi du Mikel San Sebastian presoaren lagun batek auto istripua izan duela Oiartzunen (Gipuzkoa); presoen gertuko batek aurten izandako laugarrena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide