Bakearen artisauek aurkeztu dute ETAren armagabetzearen «egun historikorako» egitaraua: film baten estreinaldia, eztabaida saioak eta elkarretaratzea izango dira larunbat honetan, Baionan, 10:30ean hasita, eta jendaurrean.
10:30ean Bakea orain, Herriaren aldarria dokumentala estreinatuko dute, Atalante zineman; ondotik, eztabaida bat izango da filmeko parte hartzaileekin: Louis Joinet ?epaile ohia eta NBEko Giza Eskubideen batzordekidea?, Jean Pierre Massias ?Zuzenbide irakaslea eta Europako Kontseiluko aholkularia? eta Thomas Lacosterekin ?filmaren egilea?. 14:30ean eskainiko dute berriro, Paul Bert plazan ?San Andres plaza gisa ere ezagutzen da?, euskarazko azpidatziekin. 12:00etan, eztabaida saio bat izango da, Roland Barthes zelaigunean, Joseba Azkarraga ?Sareko eleduna eta Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia?, Aitzpea Leizaola ?Foro Sozialeko kidea? eta Philippe Texierrekin ?epaile ohia eta NBEko aditua?. 15:00etan, «armagabetze eta bake prozesurako elkarretaratze handia», Bert plazan.
Ekitaldion antolaketarako laguntza eta diru ekarpena eskatu dute. Artisansdelapaix.eus-en eman ahal da sostengua.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide