Coviteren adierazpenak 4.500 atxikimendu jaso ditu 48 orduan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko api. 6a, 12:54

Zigorgabetasunik gabeko ETAren amaiera batengatik dio adierazpenak, eta hura bultzatu dutenen artean daude, besteak beste, Coviteko presidente Consuelo Ordoñez, UPDko eurodiputatu Maite Pagazartondua edota Joseba Arregi soziologoa. Ordea, hasierako sinadurez gain, testuak dagoeneko 4.500 atxikimendutik gora jaso ditu azken 48 orduetan.

Gaur bertan aurkeztu dute adierazpena Donostian, eta bertan izan da Ordoñez bera. "Hemen gaude beti terrorismoaren aurka eta biktimen alde egon garenak. Gizarte zibil hau da benetan garrantzitsua dena. Ez gara horrenbeste izango, baina hoberenek laguntzen gaituzte".

Larunbateko ekitaldiari erreferentzia eginez, bestalde, Coviteko buruak ohartarazi du "ezin onartuzkoa" dela "orain arte izua kudeatu dutenek, bakea kudeatzea". Bezperan, AVTk eta APAVTek ere sinesgarritasuna ukatu zioten armagabetzeari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide