Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak uste du «beste aro bat» zabaldu dela eta azpimarratu du «adostasunaren alde lan egin» beharko dela, besteak beste, «presoez, sakabanaketaz, biktimez edota desmilitarizazioaz» hitz egiteko, gai horiek «eztabaida politikoaren erdian» egon behar dutelako. Horrekin loturik, esan du espero duela Bilbon asteon egindako «argazkiak» segida izatea. Armagabetzea babestuz, Hego Euskal Herrian ordezkaritza instituzionala duten alderdiek—PP, UPN eta PSN salbu— agiri bat aurkeztu zuten ostegunean.
EH Baiko Anita Lopeperekin egin zuen agerraldia atzo Otegik, bakearen artisauen ostean, Baionako Euskal Museoan. Lopepek ere azpimarratu zuen prozesua ez dela armagabetzearekin amaitzen eta lehentasuna «presoek eta biktimek» dutela orain. Gizarte zibilak «blokeoa gainditzeko» egindako lana txalotu zuen.
Baionara joandako beste alderdi eta taldeetako ordezkariek ere hitz egin zuten, leku berean. Ahal Dugu-ko Andeka Larreak armagabetzeari buruzko balorazio baikorra egin zuen, nahiz eta, bere alderdiarentzat, «berandu»iritsi den. Harentzat ere giza eskubideen urraketa guztiek izan behar dute lehentasuna orain.
Adolfo Muñoz ELAko buruzagiak, berriz, uste du beharrezkoa dela «ziklo berri ba» abiatzea, «eskubide demokratiko guztien garatzea ahalbidetzeko». Muñozek nazioarteko egiaztatzaileak eta Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea zoriondu zituen, egindako lanagatik.
Pako Arizmendi EAJren Ipar Buru Batzarreko presidenteak esan zuen orain ETAk desegin behar duela, «bakerako eta bizikidetzarako planari ekiteko».
Frantziako Alderdi Sozialistako sei kargu publikok, berriz, agiri batean azpimarratu dute beraien ustez ere preso eta iheslarien auziak duela lehentasuna. «Indar guztia jarriko dugu hori konpontzen». Biktimak izan dituzte gogoan ere; «zuzeneko biktimak eta zeharkakoak».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide